INFO
Nahikoa baloratzen ote dugu Euskal Herrian dugun gazte mugimendua? Instituzio eta komunikabide handiengatik balitz, gazteri alfer, parrandero eta berekoia dugula pentsatu genezake. Euskal Herriko gaztetxe ugari bisitatu eta gero, erreallitatea irudi faltsu horretatik asko aldentzen dela baieztatu dezakegu. Euskal gazteria, Euskal Herrian dugun altxor handienetakoa da, eta horrela baieztatu ahal izan genuen, beste behin ere, Lemoako gaztetxean izan ginenean (egon garen gainontzeko gaztetxe guztietan bezala).

Negu gorriko arratsaldea zen eta hotz egiten zuen. Gaztetxean berriz, eskuak eta bihotzak zabalik jaso gintuzten eta Norte Apacheko lagunekin batera, tailer eta erakustalditxoa egiteko aukera izan genuen.

Afari goxoa prestatu ziguten Gaztetxeko lagunek :-)

Prestaketa lanetan.
Ibilbideaz hitz egin, galderei erantzun eta Norte Apachekoen emanaldia.

Gaztetxeko kide eta gonbidatuek adi adi entzun zituzten azalpenak :-)

Rayco eta Gaizka euren onena emanez. Aupa zuek!
Eskerrik asko Lemoako gztetxeko jendeari gonbidapena egiteagatik.





















